XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jangela kez beterik zegoen.

Orduan sukaldera alde egin nuen eta han ere ke handia zegoela ikusi nuen.

Amak laster ikusiko zuen sua eta errua nirea zela igerriko zuen.

Handik alde egin behar nuen.

Nora joan ordea? Nire ohearen azpian ezkutatuko nintzen!.

- Antton! Non zaude, Antton? - ama deika ari zitzaidan.

Ohe azpitik amaren zangoak ikusi nituen.

Alde batetik bestera zebilen, zoratuta bezala.

Halako batean lurreraino makurtu eta ohe azpirantz begiratu zuen.

- Ikusi egin nau - pentsatu nuen.

Baina ez zen horrela izan, ama lurretik altxatu eta nire bila segitu zuelako.

- Non zaude, Antton? Irten zaitez etxetik, sutan dago eta! Oi Jainko maitea, non ote dago nire umea?.

Bai, etxea sutan zegoen, baina nik handik ez irtetea erabaki nuen.

Gero beste aurpegi bat ikusi nuen nire ezkutalekurantz begiratzen.

Aitaren aurpegia zen.

- Hementxe dago - oihukatu zuen. Irten hortik, mutiko!.

- Ez dut nahi - erantzun nion.

- Nik aterako zaitut, bada! Aita ohe azpian sartu zen (...).